28 oct 2013

Indarra Vs aerodinamika (bizikletan)


Tituluak dioen bezala bi faktore garrantzitsu ditugu bi hauek, baina zerk dauka garrantzi haundiago?
Kona-ko munduko txapelketan ikusi ahal izan zen bezala, Starykowickz- ek egin zuen bizikletan partzialik onena, baina baldar ikusten zen, ezin zuen postura berdina denbora luzean mantendu McKenzie eta Kienlerekin alderatuz.

Burua gohian eta eskumuturrak ukalondoen baino beherago

Burua behean eta guztiz konpaktaturik


Bestalde, Starykowickz eta Kienle-ren potentziometroen daturik ez daukagu, ez baitzuten eraman beraien bizikletetan, baina adibidez, Mckenzie-k 281 Wattio avg (3,87w/kg) 4h 22m 25s-rentzat eta Faris Al Sultan-ek 280 Wattio avg (3,96w/kg) 4h 29m 56s-rentzat.

Beraz, argi dago, indar asko izateak aurrean ibiltzea zihurtatzen duela baina detaile denak ere asko kontatzen dute, ondoren korrika egin behar baita, eta ahalik eta "frexkoen" heltzea komeni da azkeneko segmentura.