22 ene 2014

Aurten potentziometroarekin


Aspalditik nahi nuen gauzetako bat da potentziometroa. Entrenatzeko nahiz konpetitzeko oso baliogarria den tresna bat dela iruditzen zait, honez gain, bizikletan egin daitekeen inbertsiorik onena dela esango nuke, beti ere entrenatzerako orduan.

Bizikletan entrenatzen dugunean, pultsoak aldaketa asko izan ditzake faktore ezberdinak direla medio: haizea, tenperatura, bakarrik ala taldean joan, zelaian edo aldapan joan, alimentazioa, hidratazioa, nekea...adibide batzuk besterik ez dira. 

Potentziak aldiz, ariketaren intentsitatea argi markatzen digu, eta entrenamenduetako lana kuantifikatzen laguntzen digu abstrakziorik gabe, zehatza izango da, bariabilitaterik gabe.

Ez dut esan nahi pultsometroek ez dutela balio, askotan ondo neurtuko baitu gure lana,beste batzuetan aldiz, pultsoa ez zaigu igoko etab. Potentziometroak ordea beti isladatuko du egiten ari garen lana.

Konpetitzerako orduan berdin, distantzia ertain eta distantzia luzeetako probetan, jakin dezakegu zenbat wattio mugitu ahalko ditugun korrika egitera osorik heltzeko (Half batean FTP-aren %85 inguru edo pixkat gehiago ere bai).

A.Raelert SRM-aren datuak ez ikusteko Powercontrol-a dorsalaren gainean


Gaur egun, potentziometro marka gehiago ari dira agertzen. Orain dela gutxi arte, SRM eta Powertap genituen, biak ere zehatzak, baina aldi berean garestiak. Gaur egun Powertap-ek bere bujeen prezioak jetxi ditu konpetentzia haunditzen ari baita marken artean. SRM, Powertap, Quarq, Power2max, Stages, Garmin Vector, Rotor Power eta Polar Look keo power ditugu merkatuan, baina badirudi Pionner ere berehala zerbait merkataratzera doala. Prezioak jeisteko balioko ote du konpetentzia handia egoteak?Nik baietz sinistu nahiko nuke.

Bitartean entrenatzen jarraituko dugu!

15 ene 2014

Desarrolloa eta kadentzia


Aste honetan izenburuak ondo dioen bezala desarrolloei eta kadentziari buruz izango da. Bertan interneten aurkitu dudan excel-eko orri bat konpartitu nahi dut zuekin, non datu desberdinak sartu ditzakegun eta baloreak ikusi ahal izango ditugun.

Platera hortz bat haundiagoa edo piñoi txikiagoa erabiltzearen konparazioak egin daitezke kadentzia sartuz. Garbi ikusi daiteke desarrollo txikiago bategin belozidade berdina eraman daitekeela kadentzia altua mantendu ezkero, eta triatloi nahiz duatloietan kadentzia altu bat erabiltzeak korrikarako hankak hobeto izatea suposatuko du.

Excel-eko orri hau nahi izanez gero, idatzi komentarioetan zuen helbidea eta bidaliko dizuet.


8 ene 2014

2014. Sagarren ala udareen urtea?


Jadanik Urtarrilean gara eta 2014 ko lasterketak eta helburu nagusiak finkatuta izango ditugu gehienok; proba berriak, 2013-ko arantzaren bat ateratzea, denbora jakin bat egitea...

Denboraldi bat ondo planifikatzeak badu bere garrantzia. Zer egin nahi dugun argi izatea behintzat, honela, egingo dugun guztiari zentzua eman ahal izango diogu. Beti ere, helburu errealistak izan behar ditugu, ondo entrenatuz hobetzen joateko. Gogor entrenatzea, konstantzia eta pazientzia beharrezkoak izango direlarik hobetzen joateko.

Zentzua eman ahal izateko, kalitatezko, intentsidadeko entrenamenduak beharrezkoak dira. Bolumen jakin bat ere beharrezkoa da, baina zenbat?kirolari bakoitza desberdina da, eta bakoitzaren egoeretara moldatzea komeni da. Bolumen asko sartzearen aurka dagoen hainbat jende dago, lesioak izateko arriskua handitzen delako eta aldi berean kilometro zabor asko egiteko probabilitatea ere hortxe baitugu.

Denboraldian zehar lesio eta espero ez ditugun hainbat faktorek eragina izan dezakete gure errendimenduan. Izan ditzazkegun ezustekoei aurre egin ahal izateko, garaiz entrenatzen hastea komeni da, oinarri on bat izateak azken orduko lesioak gainditzean, sasoia errazago errekuperatzen lagunduko baitigu.

Baliteke denboraldia luzeegi egitea, espero ditugun sentsazio onak ezin aurkiturik, bestelako proba bat espero genuen bezala ez ateratzeagatik... baina lana ondo egin bada emaitzak azalduko dira lehenago edo beranduago. Beraz sagarrak jaso nahi baditugu, sagarrondoa landatu beharko dugu eta ez udare-arbola.

Osasuna eta kilometro asko izan ditzagun lagun!