13 nov 2013

Minimalistak ala betiko zapatilak?


Ohiko zapatilak egiten dituzten markek, mugimenduaren kontrola, estabilitatea eta amortiguazioa bermatzen dutela azpimarratzen dute, asfaltoak edo pronazioak eragin ditzazkeen lesioetan.
Minimalistak eta oinutzik korrika egitea defendatzen duten markak berriz, lesioak ekiditeko hobea dela korrikalaria eta lurraren artean material gutxiago egotea, zankada naturalagoa lortzen baita honela.
Korrikalari gehienak erdi bideko zerbaitekin sentitzen dira erosoen.

Minimalisten aldekoek atzera begiratuz jokatzen dute, hau da, gizakiak 1.800.000 urteetako eboluzioan zapatilarik gabe egin dela korrika, eta honela, gure gorputza modu natural batera bideraturik dagoela korrika egitera. Gaur egun ala ere, badira zenbait profesional beraien dendetan, gure hanketara zein zapatila egokitzen diren ziurtatzen digutenak, nola zapaltzen dugun begiratuz...

Biomekanika alde batera utziz, zapatila minimalista batek pisu gutxiago suposatzen du gure oinetan. Zenbat eta pisu gutxiago, energia gutxiago gastatuko dugu. Laburbilduz, azkarrago eta komodoago ibiliko garela korrika hain zuzen.

Zapatila tradizionalen aldeko argumenturik onena honakoa da, hainbeste denboran gure zapaltzeko modua zaintzen dituzten zapatilak erabilita ez banaiz lesionatu, zertarako aldatu orain?

Gehienok, distantzia laburreko lasterketetan drop (kaida) gutxiko zapatilak erabiltzea aukeratzen dugu eta distantzia luzeagotarako amortiguazio gehiago erabiltzen dugu. Triatloietan berriz, distantzia luzeetan batez ere, drop gutxiko edo zero drop-eko zapatilak eramatea komenigarriagoa dela iruditzen zait, zankadak ez baititugu berdin ematen eta inpaktua ez baita hainbesterako gure artikulazioentzat, honez gain arinago izateak erosoago korrika eginaraziko digu.

Bukatzeko, teknika egoki bat izatea beharrezkoa da efiziente izateko korrika egiterakoan, zapatilak alde batera utziz, baina zenbat denbora eskeintzen diogu korrikako teknika lantzeko ariketei igerikoekin alderatuz?

1 comentario:

  1. Aupa Aitzol!

    Nire ustetan hoberena tarteko zerbait erabiltzea da, gehienbat denetik pixka bat egiten dugunontzako. Dena den, azken galdera horrek egiten duen gogoetarako gonbidapena hartu behar genuke, lesio askoren iturria baita teknika desegokia.

    Bide batez zorionak blogarengatik eta segi horrelaxe!

    ResponderEliminar