20 nov 2013

Asteburu bat Madrilen...


Joan den larunbatean Madrilen izan nintzen, larunbat ezberdin bat zen niretzat.  Espainiako triatloi federazioak edo FETRI-k ihardunaldi teknikoa organizatu zuen eta derrigorrezkoa nuen bertara urbiltzea, triatloi entrenatzaile lortzeko behar nituen kredituak lortuko bainituen.



Hitzaldi interesgarri asko izan genituen, eta horrela sarrera hau J. Gomez Noya-ren donboraldiari eskeiniko diot, bere entrenatzailea hizlarietako bat baitzen, Carlos David Prieto. Omar González ere han zen, orain arteko entrenatzailea, adi entzunez.

Hasteko, gauza bat nabarmendu zuen. Aurreko denboraldia izan zen bezalakoa izan da, Joku Olinpikoak etab kirolari askok hurrengo denboraldia trantsizio gisa hartzen zutela, baina ez zen Noya-ren kasua, berak Brownlee anaiei irabazi nahi zion.

Denboraldirako honako helburuak markatu zituzten:                                                                                 -  


1. Korrika hobetzea, igeri eta bizikletako nibelak mantenduz. Konpetitibo izateko Brownlee anaiekin.

2. Distantzia Olinpikoan munduko txapeldun izatea.

3. Espainiako txapeldun izatea distantzia ertainean (MD).

4. Hy Vee-n irabazi (sari ekonomiko garrantzitsua) + World Series-eko lasterketa batzuk.

Helburu horiek lortzeko 4 periodo ezberdinetan banatu zen denboraldia, lehenengo 3rak konpetitibo gisa eta 4. Mantenimendu bezala.

 1.   periodoa:
1.1.        5 aste galizian: Lan basikoa, Igeriko 4 sesio,2 MTB eta 4 korrika rodatuz eta teknika lantzen. Eguraldi txarra izan zuten eta aurreko denboraldiko lesioen arrastoak oraindik ere jarraitzen zuten.

1.2.    Urtarrilak 10-31 Fuerteventuran: Korrikarako terreno bigun eta zirkuitu bariatuak bizikletarako. Lan kontrolatua 160ppm pasatu gabe ez aurreratzen joateko. Amaieran 3000m-ko test bat 8:45 ean, 176ppm max eta 168ppm media. Gimnasioa astean bitan, eta gainontzean astea honela, 6 sesio igeri, 5 bizikleta 1h45m-3h, eta 5 korrika. Deltoideseko molestia batzuk agertu ziren eta ukondoan ere bai.


1.3.         Otsailak 5-22 Fuerteventuran:Igerian karga aerobiko medioa eta intensoa lantzen hasi. 6 sesio igerian, 5 bizikletan 6 korrika. Korrika egin aurretik eta ondoren zirkuitu ezberdinak landuz, estimulazio neuro muskularra lortzeko. Ginasioak 2 egun karga eta beste bat ariketa propioceptiboak lantzen. Amaitzeko, periodo honen amaieran korrika erritmoak lantzen hasi pultsoz kontrolaturik.

Periodo honen amaieran, San Franzisko-ra  bidaiatu zuten Escape to Alcatraz (2,4km-30km-13km)egitera. Nahiz eta momenturik egokiena ez izan, asko motibatzen zuen lasterketa bat zen.             

 2.   periodoa: 
      Prekonpetitiboa (Martxoa-Apirila)

Bidaia honek neke haundia suposatu zuen, 38 h lorik egin gabe egoteaz gain korrika segmentuan txakur bat jo zuen eta molestiak izan zituen. Ondoren Noosa-n(Australia) kontzentratu ziren Mooloolaban aste baitzuen ofizialki denboraldia, bertan Frodeno etab izaten ziren, honek bizikletan talde politarekin entranatzea zekarkien. Honetarako jadanik, 6 igeri sesio, 6 bizikleta eta 6 korrika osatzen zituen (120km), eta honez gain 4 egun ginasioan kargekin eta propiozepzio ariketak lantzen. Honez gain, bizikletan erritmoak lantzen hasi ziren, korrika serieak eta fartlekak erritmo altuan landuz, elastizidade ariketak korrika egin aurretik eta ondoren, eta korrikako sesioak doblatzen hasi.

Noosa-n kaderako lesio zahar bat agertu zitzaion, ala eta guztiz ere, denboraldi erdia izanik oraindik korrika erritmoak klabatzen hasi zen, 29:30 (10.000 3-4 zm-ko belarretan).

3.     periodoa:
     
      Konpetitiboa 1

Helburua nagusia Londres-eko finalera irabazteko aukerekin iristea zen. Honetarako World Series-etan puntu nahikoak izan behar zituen, eta ez huts egitera behartzen zuen aldi berean. Lasterketa denak ez ziren irten espero bezala eta uste zena baino gehiago konpetitu beharra izan zuen, postu ez hain on batzuen ondoren...
Tartean Manzaneda-n(Ourense) kontzentratu ziren, bertan 30minutuko test- bat egin zuten bizikletan, %8-ko aldapan 6,2w/kg emaitza emanez.

Konpetitiboa 2

Londreseko finalaren aurretik, hau da 2 aste lehenago, nahiz eta mundiala jokatzen egon Des Moines (Hy Vee) AEB-n parte hartu zuen irabaziz. Dirutan sari garrantzitsua baizegoen irabazlearentzat.Hau, drafting-gabeko lasterketa bat zen. Lasterketa ondoren entrenatu egin zuen. Eta bidaia aurretik goizo jeiki eta baita ere.
Londreserako taktika honakoa zen, igerian ondo irten, bizikletan eutsi, Brownlee anaiek laguntza asko izaten dituztelako. Korrika inor ez bazen saiatzen lehenago, 7.km inguruan berak intentatzea. Alistar-uste baino lehenago gelditu zen kanporaturik eta ondoren denok dakigu zer gertatu zen...


 4.     Periodoa
Bete beharreko helburuak bete ondoren, deskantsea ere bazuen baina, Pekín, Niza, eta Cozumel-en parte hartu zuen. X terra azkeneko momentuan deskartatu zuen erorikorik ez baitzuen nahi...
Azkenik, sasoia pixkanaka galtzen hasi zen eta Urriak 23-an Specialized-ek beraien haizearen tunelera gonbidatu zuen (9:00-20:00 eta 30min bazkaltzeko). Bertan kabra eta material ezberdina probatu omen zuen.

Bukatzeko, 19 konpetizio izan zituen 7 hilabetean eta 13 lurralde ezberdinetan. 11 irabaziz. Espero ziren baino 3 proba gehiago burutu zituen


No hay comentarios:

Publicar un comentario