11 dic 2013

Politagoa bakarrik?


Batzuei agian errepideko bizikleta konbentzionala politagoa irudituko zaie erlojupekoa (kabra) baino. Niri pertsonalki ez. Bizikleta mota honek baditu zenbait desberdintasun, angulu, kota...bizikleta azkarrago bat egiten duena eta drafting gabeko triatloietan erabili daitekeena. Orain dela gutxi arte, kabra errepide lauetarako zegoen soilik prestatua, ondorioz aldapa asko zegoen triatloietan bazegoen jendea bizikleta konbentzionala nahiago zuena. Gaur egun ordea, aldagailu elektronikoak direla eta, opzio interesgarri bat bilakatzen dute aldapa duten ibilbideetan, balazta manetetan ere aldagailua baitute. Dena den ez dut nahi, gaiz aldatzerik.


Diferentzia garrantzitsuenak honakoak dira: geometria eta manilarra. Geometriari buruz ari garenean, triatloiko bizikleta batek sillineko tuboaren anguluak 76º- 80º ingurukoak izaten dira eta bizikleta konbentzional batean aldiz 72º- 74º inguru.






Manilarrari dagokionez, ukalondoak apoiatu ahal izateko lekua dago. Honela, akopletik helduz, posizio aerodinamiko bat eraman dezakegu abantzearen erresistentzia errazago gaindituz.

Triatloiko bizikleta batek eskaintzen dizkigun anguluek gure tronko eta besoetan eragiten du zuzenki, aurrerago kolokatuz gure gorputza eta honela kuadrizepsak lan gehiago egiten du eta iskioaren lana arindu egiten da. Ondorioz, bigarren segmentua amaitzean eta hirugarrena korrika hastean, iskioetan neke gutxiago izango dugu.

Erresistentzia aerodinamikoari buruz ari garenean, erresistentzia frontalari buruz ari gara, eta triatloiko manilar batek postura hobea eskaintzeaz gain, kanbioz aldatzean ez dugu posturaz aldatu beharrik. 

Beraz esan daiteke azkarrago joatearen arrazoia, beherago goazela dela, area frontala hobea dela erresistentzia gutxituz, eta kuadroaren forma aerodinamikoagoa dela baina bizikletak osotasunean baino garrantzia haundiagoa du eramango dugun posturak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario