5 dic 2013

Igeriketa, bigarren zatia.


Aurreko asteko sarrerari jarraituz, igeriketari buruz idatziko dut. Aste honetan efizientzia nola hobetu eta igeriketa triatloira nola moldatu esplikatzen saiatuko naiz.

Efiziente izatea beharrezkoa da energia alperrik galdu ez dezagun, honela, egiten dugun dena hobeto aprobetxatuko dugu eta aldi berean gutxiago nekatuko gara.

Brazadaren luzera hobetzen badugu, distantzia-denbora berdinean, gastu energetiko berdina izango dugu. Honetarako, teknikan fijatu beharra daukagu.

Erresistentziak gutxitzeko:
·      Bai burua eta bai mokorra lerrokatuta izan behar dira.
·      Tronkoaren oszilazioak zaindu.
·      Belaunen flexioak kontrolatu.

Periodo espezifikoaren helburuak honakoak izango lirateke:
·      Potentzia aerobikoa lantzea –VO2max-
·      Kapazidade anaerobiko laktikoa lantzea
·      Besoetako indarra lantzea
·      Teknika lantzea

Igeriketako saio batzuetan serie konplexuak lantzea interesgarria iruditzen zait. Lehenengo zatian aipatu nuen bezala, hasieratik tope irtetzen baita triatloietan eta ondoren erritmo aldaketak egoten dira, honela saio hasieratik laktatoa akumulatuz.

Entrenamendu adibide bat honakoa izango litzateke:

3x
4x50 C MAX c/1’30
3x200 C Z5-Z4-Z3 c/3’30
1x100 C MAX c/2’
200 pull /(25 hankak/75 besoak) Z4 C/5’

Amaitzeko, distantzia luzeetan hobetzeko, besoak lantzea garrantzitsua izango dugu, hanken frekuentziak garrantzia galtzen baitu distantzia hauetan. Honetarako:

·      Hankak lotu (aroekin/gomekin)
·      Palak
·      Pull eta tubuoarekin


No hay comentarios:

Publicar un comentario