8 ene 2014

2014. Sagarren ala udareen urtea?


Jadanik Urtarrilean gara eta 2014 ko lasterketak eta helburu nagusiak finkatuta izango ditugu gehienok; proba berriak, 2013-ko arantzaren bat ateratzea, denbora jakin bat egitea...

Denboraldi bat ondo planifikatzeak badu bere garrantzia. Zer egin nahi dugun argi izatea behintzat, honela, egingo dugun guztiari zentzua eman ahal izango diogu. Beti ere, helburu errealistak izan behar ditugu, ondo entrenatuz hobetzen joateko. Gogor entrenatzea, konstantzia eta pazientzia beharrezkoak izango direlarik hobetzen joateko.

Zentzua eman ahal izateko, kalitatezko, intentsidadeko entrenamenduak beharrezkoak dira. Bolumen jakin bat ere beharrezkoa da, baina zenbat?kirolari bakoitza desberdina da, eta bakoitzaren egoeretara moldatzea komeni da. Bolumen asko sartzearen aurka dagoen hainbat jende dago, lesioak izateko arriskua handitzen delako eta aldi berean kilometro zabor asko egiteko probabilitatea ere hortxe baitugu.

Denboraldian zehar lesio eta espero ez ditugun hainbat faktorek eragina izan dezakete gure errendimenduan. Izan ditzazkegun ezustekoei aurre egin ahal izateko, garaiz entrenatzen hastea komeni da, oinarri on bat izateak azken orduko lesioak gainditzean, sasoia errazago errekuperatzen lagunduko baitigu.

Baliteke denboraldia luzeegi egitea, espero ditugun sentsazio onak ezin aurkiturik, bestelako proba bat espero genuen bezala ez ateratzeagatik... baina lana ondo egin bada emaitzak azalduko dira lehenago edo beranduago. Beraz sagarrak jaso nahi baditugu, sagarrondoa landatu beharko dugu eta ez udare-arbola.

Osasuna eta kilometro asko izan ditzagun lagun!

No hay comentarios:

Publicar un comentario