26 feb 2014

Emilio Martin-en entrenamenduen nondik norakoak


Duatloi garaia hasia da jada. Honen arira, mundu mailan dagoen duatleta onenetarikoari buruz idatzi nahi dut, hobeto esanda, entrenatzaileak erabiltzen dituen metodoei buruz. Ivan Muñoz Tebar Mallorcan bizi da, Emilio Martin berriz Andaluzian, baina distantzia ez da arazoa bien arteko erlazioan eta emaitzek argi erakusten dute. Ivan Munñoz Tebar, Mario Mola eta Fidalgo-ren entrenatzailea ere bada.
Gernikan garaile E.Martin

Filosofia hau jarraitzen du entrenatzaile honek:


  • Entrenamendu kruzatuan sinismen osoa. Gaur egun, triatletek bakarrik ez dute erabiltzen eta Mireia Belmonte dugu beste adibide bat.
  • Karga polarizatuak erabiltzea beraien saioetan. Intensidade altuko saioak eta baxukoak bestaldetik. Relazio bat sortzen da honela karga aerobiko, karga medioetan eta karga altuetan.
  • Belozidade kritikoa lantzea basean.
  • Indarra-teknika-belozidadea trinomioari garrantzia 
  • Karga nahiz eta errekuperazio zikloak ondo kudeatzea.
Denboraldi osoan zehar zona danetako estimuluak lantzen dituzte, baina puntualki priorizatuz segun eta zer fasetan dauden.


Hona hemen Emilio Martin-en datu batzuk.

31 urte
179zm eta 68 kg sasoian dagoenean
32ppm deskantsuan eta 185ppm max
VO2Max 78-80mil/kg
VAM (2'40''-2'45'') Umbrala (3'-3'05'' km)
FTP(20') 390 Wattio
1500m -3'39''
3000m- 7'59''
3 aldiz espainiako txapeldun
Munduko txapeldun 2012-an
Bigarren munduko txapelketean 2013-an

Eliteko Duatloiak honako erritmoak exijitzen ditu:

10km- 30'-30' 30''(korrika)
40km- 42km/h-44km/h edo 300-320 wattio (bizikletan)
5km- 15'15''- 15' 30'' (korrika)

No hay comentarios:

Publicar un comentario