22 ene 2014

Aurten potentziometroarekin


Aspalditik nahi nuen gauzetako bat da potentziometroa. Entrenatzeko nahiz konpetitzeko oso baliogarria den tresna bat dela iruditzen zait, honez gain, bizikletan egin daitekeen inbertsiorik onena dela esango nuke, beti ere entrenatzerako orduan.

Bizikletan entrenatzen dugunean, pultsoak aldaketa asko izan ditzake faktore ezberdinak direla medio: haizea, tenperatura, bakarrik ala taldean joan, zelaian edo aldapan joan, alimentazioa, hidratazioa, nekea...adibide batzuk besterik ez dira. 

Potentziak aldiz, ariketaren intentsitatea argi markatzen digu, eta entrenamenduetako lana kuantifikatzen laguntzen digu abstrakziorik gabe, zehatza izango da, bariabilitaterik gabe.

Ez dut esan nahi pultsometroek ez dutela balio, askotan ondo neurtuko baitu gure lana,beste batzuetan aldiz, pultsoa ez zaigu igoko etab. Potentziometroak ordea beti isladatuko du egiten ari garen lana.

Konpetitzerako orduan berdin, distantzia ertain eta distantzia luzeetako probetan, jakin dezakegu zenbat wattio mugitu ahalko ditugun korrika egitera osorik heltzeko (Half batean FTP-aren %85 inguru edo pixkat gehiago ere bai).

A.Raelert SRM-aren datuak ez ikusteko Powercontrol-a dorsalaren gainean


Gaur egun, potentziometro marka gehiago ari dira agertzen. Orain dela gutxi arte, SRM eta Powertap genituen, biak ere zehatzak, baina aldi berean garestiak. Gaur egun Powertap-ek bere bujeen prezioak jetxi ditu konpetentzia haunditzen ari baita marken artean. SRM, Powertap, Quarq, Power2max, Stages, Garmin Vector, Rotor Power eta Polar Look keo power ditugu merkatuan, baina badirudi Pionner ere berehala zerbait merkataratzera doala. Prezioak jeisteko balioko ote du konpetentzia handia egoteak?Nik baietz sinistu nahiko nuke.

Bitartean entrenatzen jarraituko dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario